XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

15) Oilarrak esnatzen du
goizero Belauntza
egunean ganbela
beterik arraultza.

Festetan zer jendetza
hotsa eta hautsa
aurten miss-mister goaz
akerra ta auntza.

16) Berrobin ur freskoa
dakar iturriak
berez gizentzen omen
dira inurriak.

Finak eta politak
ai zer marrubiak
gorriak onak eta
hobeak rubiak.

17) Elduainen jaioa
Santa Kruz apeza
herri horrek badauka
zeruko babesa.

Ez luke egiteko
gauza aldrebesa
haren oroitarri bat
agindu baleza.

18) Berastegin haizeak
zituen hegalak
aintzinako karlistak
eta liberalak.

Orain ere denetik
du horko oihalak
batzuk petralak eta
besteak leialak.

19) Gaztelu Tolosatik
mendiko bidera
isileko hamaika
ETAko bilera.

Orain urak ekartzen
saltsan ari gera
istilua sortzea
gaur ere libre da.

20) Leaburu ote den
lehoiburu aurten
hemen ere ur berriz
freskatu ninduten.

San Pedrok berriz horra
zer jakin nai luken
txalburuek buztana
nolakoa duten.